KAIXO GUZTIOI! ONGI ETORRI BLOG HONETARA!

viernes, 28 de octubre de 2011

Jokuak

Aurretik argitaratutako sarrera batean esan dudan zebala, interneten bidez artearekin erlazionatutako gauzak aurkitu daitezke. Teknologiaren bilakaera hain izan da handia hezkuntzan bertan islatuta ikusi dela. Teknologiak gauzak egiteko bide berriak zabaldu dizkigu eta gaur egun, oso erabilgarria da hekuntzan bertan.

Hona hemen teknologia erabiliz artearekin praktikatzeko beste orrialde bat. Artistak izateko aukera ematen digu. Musika-tresnekin ere praktikatzeko aukera  ematen digu.

martes, 25 de octubre de 2011

Internet eta Artea

Irteneten artearekin erlazionatutako hainbat orrialde aurki ditzakegu, baita jokuak ere. Umeek artearen bitartez jolastu dezaten bi joku aurkitu ditut: Picasso eta Inpresionista jokuak.

Picasso jokuaren bitartez, Picassoren estiloa zainduz, gure autoerretratoa egiteko aukera dugu.

Inpresionista jokuaren bitartez memoria lantzeko aukera dugu. Horretarako hainbat artista ezagunen obrak parekatu behar ditugu.

sábado, 22 de octubre de 2011

Lehen esan dudan bezala, artearen kontzeptuak bilakaera bat jasan du. Bideo honetan arte bilakaera azaltzen da.

Artearen bilakaera hezkuntzan


            XX. mendean arte eredu bat sortzen da hezkuntzan, LOWENDFELD eredua hain zuzen. Haurrek irudimena erabiliz marrazki librea lantzen dute, espresatzeko eta adierazteko. Gaur egun eredu batzuk horrekin lotuta daude, ez dute benetan artea erakusten, kontzeptua mugatua da, eta artea hori baino zerbait gehiago da.

Artea sormena da, baina sormena beste esparru askotan ere dago, ingeniaritzan, arkitekturan … adibidez.

Transmisioa ere bada, historian zehar transmititzen dena. Honek kulturarekin du lotura, baina kultura esparru handi bat da, ez da soilik adierazpena.

           Gaur egun, arteak kulturarekin eta gizartean gertatzen diren gertakizunekin lotura handiagoa du. Artistak gai bat hartu eta sinbolizatzen dute. Sinbolizazioa: gauza bat egitea da, beste gauza bat azaltzeko helburuarekin. Ez gara beti marrazki libran zentratu behar, artea ez da soilik adierazpena. Artearen atzetik kultura bat dago eta ezaugarriak eta elkarreraginak sinbolizatzen ditugu.

Arte kontzeptuak historian zehar aldatzen joan dira eta horren ondorioz arte eredu berriak sortu dira.Garai batean artearen arauak oso argi zeuden zehaztuta, arte sistema bat zegoen mugatuta. Errealitatea imitatzera mugatzen zena.

XX. Mende hasieran artearen mugak zabaldu egiten da, orain artea ez da soilik errealitatea isladatzean oinarritzen. Artearen sistema aldatu egiten da: burgesak artelanak erosten hasten dira, galeriak sortzen dira… hor barruan dagoen guztia arte bezala ezagutzen da, nolabait mugatua izaten jarraitzen du. Abanguardiak azaltzen dira: kubistak, surrealistak …

1970. urtean postmodernoak sortzen dira. Artea ikusteko beste eredu bat eratzen dute, lan egiteko beste modu bat. Gaiak ezberdinak dira, kulturarekin lotura gehiago dutenak.






                        

viernes, 21 de octubre de 2011

Probak egiten

Kaixo!!
Gaurkoan link bat blogera nola sartzen den ikaasten ari gara.
Horretarako nire ikaskide baten bloga aukeratu dut. Bere bloga umeen marrazketari buruzkoa da eta horrek nolabait erlazioa du artea eta hezkuntzarekin.

martes, 18 de octubre de 2011

ARTEA. Zer ote da?

Gizakiak betidanik izan du harremana artearekin. Gure arbasoak kobazuloetako paretetan marrazten hasi zirenean arteari sorrera eman ziotela esan daiteke batzuen ustez, eta beste batzuen ustez agian ez,  beraz, zer da artea? zein da artearen benetako esanahia?
Artea errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza ekintza dela esan daiteke. Horretarako tresna ezberdinak erabili ohi dira, besteak beste, materia, irudia, soinua, gorputzaren adierazpena eta abar, hartzailearen irudimena edota emozioa suspertzeko helburuarekin.
Artearen definizio zehatza eztabaidan jarraitzen du gaur egun,  honen esanahia interpretazio mota askotara zabalduta dagoelako, kulturaren, garaiaren edota mugimendu sozialaren arabera. Zentzu horretan artea gaitasun, trebetasun, talentu eta esperientziaren sinonimotzat hartu daiteke. Hala ere, ohikoagoa izaten da artea giza aktibitate kreatzaile bezala hartzea ( arte lanak egitea ), eta honen xede nagusia estetikoa dena.
Alabaina, artearen definizioa irekia, subjektiboa eta eztabaidagarria da. Historialariak, filosofoak edota artistak ez dira ahobatezko akordio batera iristen eta historian zehar definizio asko eman dira arteari.