KAIXO GUZTIOI! ONGI ETORRI BLOG HONETARA!

martes, 18 de octubre de 2011

ARTEA. Zer ote da?

Gizakiak betidanik izan du harremana artearekin. Gure arbasoak kobazuloetako paretetan marrazten hasi zirenean arteari sorrera eman ziotela esan daiteke batzuen ustez, eta beste batzuen ustez agian ez,  beraz, zer da artea? zein da artearen benetako esanahia?
Artea errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza ekintza dela esan daiteke. Horretarako tresna ezberdinak erabili ohi dira, besteak beste, materia, irudia, soinua, gorputzaren adierazpena eta abar, hartzailearen irudimena edota emozioa suspertzeko helburuarekin.
Artearen definizio zehatza eztabaidan jarraitzen du gaur egun,  honen esanahia interpretazio mota askotara zabalduta dagoelako, kulturaren, garaiaren edota mugimendu sozialaren arabera. Zentzu horretan artea gaitasun, trebetasun, talentu eta esperientziaren sinonimotzat hartu daiteke. Hala ere, ohikoagoa izaten da artea giza aktibitate kreatzaile bezala hartzea ( arte lanak egitea ), eta honen xede nagusia estetikoa dena.
Alabaina, artearen definizioa irekia, subjektiboa eta eztabaidagarria da. Historialariak, filosofoak edota artistak ez dira ahobatezko akordio batera iristen eta historian zehar definizio asko eman dira arteari.



No hay comentarios:

Publicar un comentario