KAIXO GUZTIOI! ONGI ETORRI BLOG HONETARA!

martes, 29 de noviembre de 2011

ARAZOAK ESKOLAN!

Gaur egun, hainbat arazo sortu dira eskoletako arte hezkuntzan. Arazo horiek, umeek irudiak marrazterakoan agertzen dira batez ere.

Argi dago, hainbat irakaslerentzat garrantzi handiagoa duela marrazki bat bere marratik atera gabe margotzeak, marrazkia bera egitea baino. Nahiz eta aipaturiko bi jarduera hauexek oso garrantzitsuak izan arte hezkuntzan, badago bien arteko ezberdintasun handi bat. Marrazki batean marratik atera gabe margotzea argi dago eskoletan irakasten dela, aurretik marraztuta dauden irudiekin, baina, hemen sortzen den galdera zera da: erakusten al da eskoletan behar bezala marrazten?

Hau dela eta, lehen begirada batean Lehen Hezkuntzako ume baten marrazkia aztertzen badugu, hainbat akats aurkituko ditugu ziurrenik. Batez ere Giza irudia marrazterakoan izaten dituzte akatsak. Akats horiek proportzioei ez diotelako erreparatzen gertatzen da normalean. Horrela eskuak hankak baino luzeagoak, burua gorputza baino handiagoa edota gorputza hankak baino luzeagoak egiten dituzte, proportzionalki irudi errealetik aldenduz.

Akats hau gertatu ez dadin, umeek proportzioak kontuan hartzera bideratu behar ditugu, hau da, gorputzaren neurria buruaren neurria zazpi aldiz biderkatuta lortuko dutela jakitera. Honetarako hainbat jarduera ezberdin proposatu daitezke klasean egiteko.


Guk egin dugun ariketa adibidez proportzioa lantzeko egokia da. Aldizkari bateko pertsona baten irudi bat hartzea eta honen gorputzaren atal ezberdinak kuboetan sartzea. Argazki honetan ikusi daitekeen moduan:


jueves, 10 de noviembre de 2011

Kaixoo!!

Hemen, aurreko sarreran azaldutako koloreei buruzko abesti bat utsiko dut.

miércoles, 9 de noviembre de 2011

Koloreak

Koloreak betidanik egon dira presente artean. XX. menderarte osagai bezala zeuden ikusta baina mende horretan garrantzi handiagoa hartu zuten eta artistek oinarrizko elementu bezala ikusten hasi ziren.

Koloreei garrantzi gehien ema zietenak inpresionistak eta hauen ostean post-inpresionistak izan ziren (XX. mendean sortutako abanguardiak). Hauek kolorearen erabilerari eman zioten batez ere lehentasuna.



Nola sortzen dira koloreak?

Onarrizko koloreak hiru dira: horia, urdina eta gorria. Kolore garbiak dira, hau da, hauen jatorria ez dago koloreen arteko konbinaketa batean. Gainontzeko kolore guztiak, kolore hauen konbinaketetatik sortzen dira. Adibidez:

Gorria + horia= laranja
Horia + urdina= berdea
Urdina + gorria= morea


Hurrengoko irudia zirkulu kromatikoa da:


Colorimetria

Zirkulu hau oso baliagarria da koloreen arteko konbinaketetatik sortzen diren kolore berriak ezagutzeko.

Esan bezala oinarrizko koloreak horia, urdina eta gorria dira. Beraz, horietako kolore batetik (horia, urdina edo gorria) hurrengo oinarrizko kolorerarte dauden koloreak, egon daitezkeen konbinaketa posibleak dira. Horitik-urdinera, urdinetik-gorrira eta gorritik-horira.