Gaur egun, hainbat arazo sortu dira eskoletako arte hezkuntzan. Arazo horiek, umeek irudiak marrazterakoan agertzen dira batez ere.
Argi dago, hainbat irakaslerentzat garrantzi handiagoa duela marrazki bat bere marratik atera gabe margotzeak, marrazkia bera egitea baino. Nahiz eta aipaturiko bi jarduera hauexek oso garrantzitsuak izan arte hezkuntzan, badago bien arteko ezberdintasun handi bat. Marrazki batean marratik atera gabe margotzea argi dago eskoletan irakasten dela, aurretik marraztuta dauden irudiekin, baina, hemen sortzen den galdera zera da: erakusten al da eskoletan behar bezala marrazten?
Hau dela eta, lehen begirada batean Lehen Hezkuntzako ume baten marrazkia aztertzen badugu, hainbat akats aurkituko ditugu ziurrenik. Batez ere Giza irudia marrazterakoan izaten dituzte akatsak. Akats horiek proportzioei ez diotelako erreparatzen gertatzen da normalean. Horrela eskuak hankak baino luzeagoak, burua gorputza baino handiagoa edota gorputza hankak baino luzeagoak egiten dituzte, proportzionalki irudi errealetik aldenduz.
Akats hau gertatu ez dadin, umeek proportzioak kontuan hartzera bideratu behar ditugu, hau da, gorputzaren neurria buruaren neurria zazpi aldiz biderkatuta lortuko dutela jakitera. Honetarako hainbat jarduera ezberdin proposatu daitezke klasean egiteko.
Guk egin dugun ariketa adibidez proportzioa lantzeko egokia da. Aldizkari bateko pertsona baten irudi bat hartzea eta honen gorputzaren atal ezberdinak kuboetan sartzea. Argazki honetan ikusi daitekeen moduan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario