Koloreak betidanik egon dira presente artean. XX. menderarte osagai bezala zeuden ikusta baina mende horretan garrantzi handiagoa hartu zuten eta artistek oinarrizko elementu bezala ikusten hasi ziren.
Koloreei garrantzi gehien ema zietenak inpresionistak eta hauen ostean post-inpresionistak izan ziren (XX. mendean sortutako abanguardiak). Hauek kolorearen erabilerari eman zioten batez ere lehentasuna.
Nola sortzen dira koloreak?
Onarrizko koloreak hiru dira: horia, urdina eta gorria. Kolore garbiak dira, hau da, hauen jatorria ez dago koloreen arteko konbinaketa batean. Gainontzeko kolore guztiak, kolore hauen konbinaketetatik sortzen dira. Adibidez:
Gorria + horia= laranja
Horia + urdina= berdea
Urdina + gorria= morea
Hurrengoko irudia zirkulu kromatikoa da:
Zirkulu hau oso baliagarria da koloreen arteko konbinaketetatik sortzen diren kolore berriak ezagutzeko.
Esan bezala oinarrizko koloreak horia, urdina eta gorria dira. Beraz, horietako kolore batetik (horia, urdina edo gorria) hurrengo oinarrizko kolorerarte dauden koloreak, egon daitezkeen konbinaketa posibleak dira. Horitik-urdinera, urdinetik-gorrira eta gorritik-horira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario