XX. mendean arte eredu bat sortzen da hezkuntzan, LOWENDFELD eredua hain zuzen. Haurrek irudimena erabiliz marrazki librea lantzen dute, espresatzeko eta adierazteko. Gaur egun eredu batzuk horrekin lotuta daude, ez dute benetan artea erakusten, kontzeptua mugatua da, eta artea hori baino zerbait gehiago da.
Artea sormena da, baina sormena beste esparru askotan ere dago, ingeniaritzan, arkitekturan … adibidez.
Transmisioa ere bada, historian zehar transmititzen dena. Honek kulturarekin du lotura, baina kultura esparru handi bat da, ez da soilik adierazpena.
Gaur egun, arteak kulturarekin eta gizartean gertatzen diren gertakizunekin lotura handiagoa du. Artistak gai bat hartu eta sinbolizatzen dute. Sinbolizazioa: gauza bat egitea da, beste gauza bat azaltzeko helburuarekin. Ez gara beti marrazki libran zentratu behar, artea ez da soilik adierazpena. Artearen atzetik kultura bat dago eta ezaugarriak eta elkarreraginak sinbolizatzen ditugu.
Arte kontzeptuak historian zehar aldatzen joan dira eta horren ondorioz arte eredu berriak sortu dira.Garai batean artearen arauak oso argi zeuden zehaztuta, arte sistema bat zegoen mugatuta. Errealitatea imitatzera mugatzen zena.
XX. Mende hasieran artearen mugak zabaldu egiten da, orain artea ez da soilik errealitatea isladatzean oinarritzen. Artearen sistema aldatu egiten da: burgesak artelanak erosten hasten dira, galeriak sortzen dira… hor barruan dagoen guztia arte bezala ezagutzen da, nolabait mugatua izaten jarraitzen du. Abanguardiak azaltzen dira: kubistak, surrealistak …
1970. urtean postmodernoak sortzen dira. Artea ikusteko beste eredu bat eratzen dute, lan egiteko beste modu bat. Gaiak ezberdinak dira, kulturarekin lotura gehiago dutenak.